Auspoa bilduma Antonio Zavala (1928-2009) euskaltzain osoak sortu eta gidatutako liburu-bilduma da.
Liburuak PDF moduan eBooken irakurtzeko hemen topatzen ahal dituzu: Auspoa liburutegia
Aspaldiko esaera da “ez da periarik, guztientzat txarra denik”. Gerla zibilak Euskal Herriari hondamendia ekarri zion. Euskaldun asko hil eta lurrak eta herriak txikitu ez ezik, euskal kulturari erro erroetan ukaldi gogorra jo zion.
Gerlak, ordea, euskal idazle bati baino gehiagori bere oroitzapenak idazteko gai ugari eman zion.
Gai gutxi izango dira euskal literaturan horren sarri jorratuak izan direnak. Kopuruaz denaz bezain batean, behintzat, gerla zibileko epopeia eta Ameriketara joan direnen epopeia dira gore elaberrietan azaltzen diren gai nagusiak.
Oraintxe buruan dauzkat Severo Altube, Javier Goitia, Ataño, Patxi Lazkano, Jose Azpiroz, Jose Maria Etxaburu, Mariano Ostolaiz, Inaki Alkain…
Horiok guztiok eta bazterrean ahazturik utzi ditudan beste batzuk gerla hartu izan dute kontakizun.
Neure aurrean, Jose Azpirozen “Gogoz kontrako pausoak” daukat. Lehenago horren “Arbol zarraren kimuak” irakurria nuen. Oso gustatu zitzaidan.
“Gogoz kontrako pausoak” liburuan Azpirozek gerlan jasan zituen gorabeherak kontatzen dizkigu. Ongi kontatu ere. Gudua hasi, nazionalen taldean sartu eta gudua bukatu arteko gertakizunak.
Hiru dohain handi ikusten ditut liburu honetan. Euskara bikain bikaina. Irakurmina pizten duten pasadizoak aukeratzen jakitea. Gauzak kontatzeko zaulitasun eta dotoretasuna. Estilo ona. Berezkoak ditu Azpirozek idazle handiaren alderdiak.
Esaldi labur ongi josiak. Sentimenduz gantzutuak, gainera sentimentukerian erori gabe. Bai ederki iradokia, adibidez, haur eta zaharrentzako oniritzia. Eta gerlan horren beharrezko den lagunarteko leialtasuna.
Erreportaien artean, goi goian ipini beharra dago “Gogoz kontrako pausoak”.
Auspoa bilduma (1961-2006)
Auspoa bilduma Antonio Zavala (1928-2009) euskaltzain osoak sortu eta gidatutako liburu-bilduma da.Liburuak PDF moduan eBooken irakurtzeko hemen topatzen ahal dituzu: Auspoa liburutegia
Hona hemen herri literaturaren adibide bikainak!:
ARBOL ZARRAREN KIMUAK Auspoa liburutegia 200
Aspaldiko esaera da “ez da periarik, guztientzat txarra denik”. Gerla zibilak Euskal Herriari hondamendia ekarri zion. Euskaldun asko hil eta lurrak eta herriak txikitu ez ezik, euskal kulturari erro erroetan ukaldi gogorra jo zion.
Gerlak, ordea, euskal idazle bati baino gehiagori bere oroitzapenak idazteko gai ugari eman zion.
Gai gutxi izango dira euskal literaturan horren sarri jorratuak izan direnak. Kopuruaz denaz bezain batean, behintzat, gerla zibileko epopeia eta Ameriketara joan direnen epopeia dira gore elaberrietan azaltzen diren gai nagusiak.
Oraintxe buruan dauzkat Severo Altube, Javier Goitia, Ataño, Patxi Lazkano, Jose Azpiroz, Jose Maria Etxaburu, Mariano Ostolaiz, Inaki Alkain…
Horiok guztiok eta bazterrean ahazturik utzi ditudan beste batzuk gerla hartu izan dute kontakizun.
Neure aurrean, Jose Azpirozen “Gogoz kontrako pausoak” daukat. Lehenago horren “Arbol zarraren kimuak” irakurria nuen. Oso gustatu zitzaidan.
“Gogoz kontrako pausoak” liburuan Azpirozek gerlan jasan zituen gorabeherak kontatzen dizkigu. Ongi kontatu ere. Gudua hasi, nazionalen taldean sartu eta gudua bukatu arteko gertakizunak.
Hiru dohain handi ikusten ditut liburu honetan. Euskara bikain bikaina. Irakurmina pizten duten pasadizoak aukeratzen jakitea. Gauzak kontatzeko zaulitasun eta dotoretasuna. Estilo ona. Berezkoak ditu Azpirozek idazle handiaren alderdiak.
Esaldi labur ongi josiak. Sentimenduz gantzutuak, gainera sentimentukerian erori gabe. Bai ederki iradokia, adibidez, haur eta zaharrentzako oniritzia. Eta gerlan horren beharrezko den lagunarteko leialtasuna.
Erreportaien artean, goi goian ipini beharra dago “Gogoz kontrako pausoak”.
http://kritikak.armiarma.com/?p=3420
GOGOZ KONTRAKO PAUSOAK
ERRAMUN ARGINAREN OROITZAPENAK